Gaurtik hasita, astelehenero argitaratuko da jolas berri bat Kahoot! aplikazioaren bidez, eta astebeteko epea izango da bakoitzean ordenagailuan zein mugikorrean jolasteko. Aste bakoitzean gainera 50 euroko bi sari zozkatuko dira parte hartzaileen artean.
Martxoan egin bezala, azken hamarkadan bildutako Mingainluzeko ariketekin digitalki jolasteko aukera izango da maiatzaren 15etik ekainaren 4ra bitartean. Tarte horretan zehar, astelehenero jolas bana argitaratuko dute Urretxuko eta Zumarragako udaletako Euskara sailek Kahoot! aplikazioaren bidez, eta astebeteko epea izango dute haur, nerabe, gazte zein helduek euren askotariko jakintzak eta trebetasunak frogatzeko. Bi udalerriei buruzko galderak ere izango dira tartean.
Mugikorretan zein ordenagailuz jolastu ahalko da. Mugikorretan, Kahoot! aplikazioan aste horretarako kodea sartuta, eta, ordenagailuan eta mugikorretan, Kahoot.it web helbidean kode bera sartuta. Astelehenero kode berri bat zabalduko da bi Udalen sare sozialetan, eta aurreko asteko bi sarien irabazleak aipatuko dira.
Maiatzaren 15eko astekoan jolasteko: