Urola Garaiko udalek antolatuta, Euskaraz, pozik gainera! lemapean argazkiz betetako mosaiko bat osatu da, eta partaideen artean erosketa-txartelak zozketatu dira, Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko hainbat establezimendutan gastatzeko. Erosketa-txartel horien banaketa apirilaren 28an (osteguna) egingo da, 13:30ean, Zelai Arizti kultur etxean. Zorionak saridun guztiei!
