Atzo eguerdian banatu ziren “Euskaraz, pozik gainera!” kanpainari lotutako sariak Zelai Arizti kultur etxean. Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko agintariak eta euskara elkarteetako ordezkariak banatu zituzten 50 euroko erosketa txartelak, herri bakoitzetik 10 txartel, beste horrenbeste dendatan erosketa egiteko.
Urretxuri dagokionez, ondorengo denda hauetan egingo dute erosketa saridunek: Ikus kirol denda, Zerki kirol denda, Izarra arrandegia, Paki eta Josetxo harategia, Titare mertzeria, Hamahiru jantzi denda, Berriki oinetakoak, Aitxu paper denda, Aixa fruta denda eta Argizti Optika; eta hurrenez hurren hauexek dira bezero sarituak: Aritz Lasa, Jon Joseba Zabalo, Ramon Iturriotz, Iker Arranz, Mila Telleria, Leire Akizu, Matilde Sanz, Ainara Monterrubio, Maria Jordana eta Amaia Kerejeta. ZORIONAK GUZTIEI!