[BIDEOA] Erdiratu! ikus-entzunezko kanpaina hasi du Urola Garaiko Mankomunitateak
Erdiratu! kanpainaren bitartez bi helburu ditu Urola Garaiko Mankomunitateak abiatu duen kanpainak: alde batetik, entrenamenduak euskaraz egiten dituzten gaztetxoak erdira ekarri nahi ditu, gainerakoak erakarri ditzaten; eta bestetik, entrenamenduak euskaraz egiten ez dituzten taldeak euskara erdira ekartzera bultzatu nahi ditu. Euskara eta Kirola 2022-2023 ikerketaren emaitzetan oinarrituta, euskara joko-eremura erdiratu nahi dute udalek erdian dutenak aitortu eta ikusarazita eta erdian ez dutenak besteekin bat egitera gonbidatuta. Kanpaina maiatzaren azkenean bukatuko da.