Zintzo Mintzo elkarteak, Urretxu eta Zumarragako Udalekin batera, "Zintzo Mintzo 30! urte" beka antolatu berri du, euskara elkartearen 30.urteurrena ospatzeko eta Urretxu eta Zumarragako euskararen erabilera areagotzeko xedearekin.
Zintzo Mintzo elkarteak 30 urte betetzen dituela aitzakia hartuta ikerketa bat egin nahi da. Batetik, euskara elkartearen 30 urte hauetako ibilbidea aztertuko da, euskarak eta bere erabilerak hiru hamarkada hauetan izandako eboluzioa, etab. Bestetik, euskal komunitate digitala sustatzeko, elkartea komunikazio bide berrietan egokitzeko eta belaunaldi berrietako gazteengana iristeko aurrera begirako proposamena egin beharko dute aurkezten direnek.
ZENBATEKOA
Bekaren benbatekoa 33.000 eurokoa izango da eta bi zati izango ditu:
-12.000 euroko beka, ikerketa proiekturako
- 21.000 euro sare digitalak elikatzeko
AURKEZTEKO EPEA ETA BEKAREN IRAUPENA
Proposamenak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 9an amaituko da eta apimahaiak lanak aztertu ostean, 2023ko urtarrilaren 21ean jakinaraiko da saritutako ikerlana zein izan den.
Egun horretatik aurrera, 9 hilabeteko epea izango dute saridunek ikerketa aurkezteko.
OINARRIAK ETA ESKAERA ORRIA
OINARRIAK.pdf
Popular
611.08 KB
12/12/2022 18:18:13
ESKAERA ORRIA.pdf
Popular
476.33 KB
12/12/2022 18:18:55