"Pro-tejiéndonos" emakumeen kolektibotik sortutako "BABESLEAK" liburua aurkeztu da liburutegian.
PRO-TEJIÉNDONOS emakumeen proiektu kolektiboa da. Abya Yalako (Erdialdeko Amerika) lurraldeetan natura eta bizimodua babesteagatik kriminalizazioa eta jazarpena jasaten duten emakume defendatzaileen eta euskal emakumeen istorioak ehuntzen joan den adiskidetasun eta miresmen sarea da. Sare horrek adin guztientzako ipuin bat sortu eta bultzatu zuen: BABESLEAK. Ipuinak 40 orrialde ditu, hitz zehatz eta politekin eta 15 ilustrazio zoragarrirekin. Salmentaren bidez lortutakoak emakume defendatzaileei laguntza ekonomikoa ematea ahalbidetuko liguke. Bizitza babesteko, beraien lurraldeetatik burua ihes egitera behartuak izan direnak, gehien maite dutena atzean utzita, eta beraien egoera hobetzen ari den bitartean duintasunez eusteko beharrezko baliabiderik ez duten emakumeak.
Hemen aurkezpenaren bideoa.