“HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU” ekimenaren aurkezpena egin dute gaur eguerdian Urretxu eta Zumarragako udaletako ordezkariek, Maialen Fidalgo eta Nerea Errasti zinegotziek.
0 – 12 urte bitarteko haurren guraso eta zaintzaileei zuzenduta dago ekimena, hizkuntza ohituretan eragiteko ariketa, azaroaren 22tik abenduaren 5a bitartean egingo dena.
Ariketak, gurasoon hizkuntza jarreretan eragin nahi du, eta horretarako:
1. Euskaraz dakienak euskaraz dakienarekin euskaraz.
2. Lehen hitza euskaraz.
3. Ulertzen duenari euskaraz (baita besteak erderaz erantzunda ere).