Aurten ez da Euskaraldi urtea, baina 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduriko ariketa egingo da Euskal Herri osoan azaroaren 22tik abenduaren 5era.
Helburua: gurasoen hizkuntza ohituretan eragitea, bereziki eskola kanpo aldean eta haur parkeetan.
Helduon hizkuntza ohiturei buruz hitz egiteko eta ariketa ondo azaltzeko, Herri batzar bat antolatuko dugu:
Eguna: azaroaren 10a, asteazkena
Ordua: 18:30 (20:00 gehienez)
Lekua: Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusia
Hizkuntza: euskara