Ostiralean amaitu zen Go&on enpresak antolatutako Ametsetan ekimena. Urretxu eta Zumarragako babesarekin, Mondragon Unibertsitateko gazte hauen enpresak euskararen inguruko hausnarketa egin eta sustatu du gure herrietako DBHko ikasleen artean.
Jon Lete Urretxuarrak koordinatzen duen ekimen berritzaile honek gazteek euskararen eta euskararen erabileraren inguruko hausnaketa egitea du helburu, eta horretarako tresna eta teknika berritzaileak erabiltzeaz gain ,beste gazte batzuen laguntza ere izaten dute.
Hala, azken bi asteotan La Salle-Legazpi eta Institutuko DBH1eko ikasleak eta Lizeoko DBH2koak Go&On eko kideekin lanean aritu dira. Parte hartu duten gazte guztietatik hamabost gazte (ikastetxe bakoitzeko bost) gonbidatu dituzte urtarrilaren 31n antolatu zuten tailerrera:
Tailerra goizeko 8:30etan asi zen eta 13:00arte iraun zuen. Bertan, talde bakoitzak erronka bati erantzuteko proiektua garatu eta aurkeztu behar zuen, eta hauek dira jorratu zituzten gaiak:
- Gazteek aisialdian euskararen erabilera areagotzeko App-a (Institutua)
- Ikasle etorkinen euskararen ikas prozesuan laguntzeko "Kultur cheff" sukaldaritza lehiaketa (La Salle - Legazpi)
- Kirol elkarteetan euskararen erabilera handitzeko lehiaketa (UZ Ikastola)
Denak euskararen erabilerari lotutakoak.
Talde bakoitzak bere proiektua aurkeztu zuen gainontzeko kideen aurrean, eta saioari amaiera emateko Maialen Fidalgok eta Nerea Errastik, Urretxu eta Zumarragako Udalen izenean oroigarri eta diplomak eman zizkieten.
Gazteek egin dute beren lana, orain udalei dagokie proposamenak ondo aztertu eta martxan jartzea!