Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Urretxu eta Zumarragako IX. Mintzodromoa egingo da azaroaren 30ean, larunbata, bi udalek udal euskaltegiaren laguntzaz antolatuta.
Euskara ikasten ari den jendeari euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzea da ekimen honen helburua. Urretxuko udaletxeko atarian elkartuko dira mintzakideak goizeko 11:00etan, eta hortxe arituko dira hainbat gairi buruz hitz egiten lau laguneko taldetan banatuta.