Ekainaren 13an egin zen bi herriotako EUSKARALDIAREN aurkezpena Gernikako Arbola plazan. 120 lagun inguru hurbildu ziren ekitaldira.
Alde batetik, EUSKARALDIAN protagonista izango diren AHOBIZI eta BELARRIPREST aritu ziren azalpenak ematen, eta bestetik, gerturatu ziren herritar guztiek euskararen erabileraren inguruan hitz egiteko aukera izan zuten talde txikitan jarrita. Horrez gain, hamaikakoaren hitzak entzun genituen.