Martxoan Bertsoa zikloaren baitan, herriko eskolen arteko XXXI. Bertsopaper lehiaketako sari banaketa ekitaldia izan zen pasa den ostiralean Zelai Arizti aretoan. Lehiaketa honetan herriko eskoletako haurrek hartu dute parte, maila ezberdinetan banaturik. Ohi bezala, lan ugari jaso ditu epaimahaiak eta “azken urteetako bideari eutsiz, maila oso altua egon da eta ez da erraza izan sariak nori eman erabakitzea”. Horren adibide, sari nagusiez gain aipamen berezi ugari banatu izana.Herriko bertsopaper lehiaketa honek ibilbide luzea du dagoeneko, horren adibide aurtengoa XXXI. edizioa izan dela. Betiko egiturari segiz, hiru maila ezberdinetan banatu da lehiaketa.
A mailan LH 5. Eta 6. mailetako haurrek hartu dute parte eta jarritako gai bati bi bertso edo lau kopla idatzi behar izan dizkiote lehiakideek. Gaiak honela zioen: “amona negarrez ikusi duzu gaur”. Maila honetan Julen Lesmes Martin izan da irabazle; bigarren saria Eneko Garcia Muñozek irabazi du eta hirugarrena Unai Madina Lizarraldek. Maila honetan lan ugari jaso direnez (209 guztira) eta maila oso onekoak horietako asko, epaimahaiak hamar aipamen berezi ere banatu ditu. Hauek izan dira aipamen bereziak jaso dituztenak: Miren Karmele Galdona Antia, Oier Agirrezabal Pavon, Iker Jimenez Lopez, Hodei Salaberria Izagirre, Maria Arratibel Campo, Ane Bilbao Garmendia, Garazi Lasa Larrañaga, Itsaso Perez Soraluze, Markel Araguzo Salaberria eta Oier Urkiola Urmeneta.
B mailan (DBH 1 eta 2), parte hartzaileek bi bertso idatzi behar izan dituzte ondorengo gaiari erantzunez: “zure lehenengo bideoa igotzen ari zara Youtube-ra”. Maila honetan irabazle Ibai Badiola Intxaustiren lana izan da; bigarren saria Aintziñe Maroto Mendizabalek irabazi du eta hirugarrena Unai Hurtado Alberdik. Maila honetan ere, 131 lan jaso direnez, aipamen bereziak banatu ziren, zehazki bost. Hauek izan dira aipamen bereziak jaso dituzten lehiakideak: Mikel Aiastui Madina, Garazi Mendez Basabe, Oihane Makaia Urruzmendi, Aimar Lazaro Del Hoyo eta Irune Lopez Gonzalez.
Maila nagusiari dagokionez (DBH 3 eta 4), bost lan jaso dira, maila onekoak bostak ere. Gaia librea zuten lehiakideek maila nagusian, eta Malen Badiola Intxaustiren lana izan da irabazle, Laura Carrasco Lasarena bigarren eta Julen Sasieta Zalduarena hirugarren. Kasu honetan, beste bi lehiakideei aipamen berezia egin zaie, bertso sorta osatzeko egindako lanarengatik. Maddi Izagirre Urrestila eta Ander Josue Nebreda izan dira aipamen berezia jaso duten maila nagusiko lehiakideak.
Sari banaketan bertso eskolako kideek hartu zuten parte eta Zumarragako eta Urretxuko udal ordezkariak ere egon ziren. Saridunek beren bertsoak kantatu zituzten eta eskoletako haurrek goraino bete zuten Zelai-Arizti aretoa, euren jardunaz gozatzeko.
Hona hemen akta
Eskolarteko XXXI. Bertsopaper Lehiaketa. Sarituak
Popular 2018.04 112.3 KB 1927 |
20/04/2018 17:39:42 |