Berriak

Featured

Dirulaguntzak gizarte ekintzari eta sustapen soziokulturalari 2025

Argitaratu dira Gipuzkoako Foru Aldundiko aldizkarian Urretxuko Udaleko diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak, hain zuzen ere Urretxuko Udalak Sustapen Soziokulturalari eta Gizarte ekimenari  zuzendutako diru laguntzak, eta eskatzeko epea irekita dago.

Featured

Smartlog Nest zentro berriak , automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu

Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.  

Featured

Inaziotar Bideko Udalerrien Elkartea sortu da Montserraten, Urretxu ere elkarteko kide da.

Inaziotar Bideko Udalerrien Elkartea sortu zen Montserraten, Katalunia, Aragoi, Nafarroa, Errioxa eta Euskal Herriko 60 herri eta hiriren partaidetzarekin, eta Urola Garaiko lau udalerrietatik hiru ere elkartean daude.

Featured

Urola Garaiak Hiruma proiektua aurkeztuko du Fitur ferian.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Dominguezek, datorren asteko Fitur Nazioarteko Turismo Azokan aurkeztuko diren bost atrakzio turistiko ezagutarazi ditu gaur, eskualdetako berrikuntza eta garapen agentzietako ordezkariekin batera. Aurkezpenean izan da Urretxuko alkate eta UGGASAko, eskualdeko sustapen turistikoaren arduraduna den Urola Garaiko Garapen Agentziako presidentea, Jon Luqui.

Featured

Urretxuko Udalaren araututako aparkalekuen udal zerbitzuaren Ordenantzaren aldaketaren Aurretiako Kontsulta

Urretxuko Udalaren araututako aparkalekuen udal zerbitzuaren Ordenantzaren aldaketaren Aurretiako Kontsulta abian da. Herritar, erakunde eta elkarteek bere iritziak helarazi ditzakete helbide elektroniko honen bidez:  urretxu@urretxu.eus

Featured

Gainzuri- Convento azpieremuaren inguruko bilera

Gainzuri- Convento azpieremuaren inguruko bilera egingo da azaroaren 19an, 18:30ean Udaletxean.

Featured

Ramon Arbizu Urretxuko alkate ohia hil da

1987eta 1995 bitartean Urretxuko alkate izan zen Ramon Arbizuk agur esan digu. 

Featured

Foru Aldundiak Azkoitia-Urretxu errepidearen hobekuntza lanen bigarren faseari ekingo dio

Gipuzkoako Foru Aldundiak Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidearen hobekuntzako bigarren faseari ekingo dio. Lanak azaroaren 4an hasiko dira, eta 1,45 kilometroko zatian egingo dira, 22+950 eta 24+400 kilometro puntuen artean. Fase honetan, aurreratzeko bi tarte berri egokituko dira, noranzko bakoitzean bat, bide-segurtasuna eta trafikoaren arintasuna hobetzeko helburuarekin. Lanak 13,3 milioi euroko aurrekontua du (BEZa barne) eta 31 hilabeteko epean gauzatuko dira.

Featured

Legealdi Plana 2023-2027

Urretxuko udal gobernuak  2023-2027 legealdi plana aurkeztu du. Hiru ardatz eta 87 ekintza jaso ditu bertan.

Urretxuko udala