Berriak

Featured

Aurrekontu partehartzaileak - 2023

Urretxuko Udalak, urtero bezala, egun hauetan auzo bilerei hasiera emango die, 2023rako aurrekontuak egiteko partaidetza-prozesuaren barruan.

Featured

Urretxuko Udalerriko Landa bide publikoak arautzeko Udal Ordenantzaren Aurretiako Kontsulta

Urretxuko Udalerriko Landa bide publikoak arautzeko Udal Ordenantzaren Aurretiako Kontsulta abian da. Herritar, erakunde eta elkarteek bere iritziak helarazi ditzakete helbide elektroniko honen bidez:  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Featured

Bidegorriko tunelen konponketa lanak

Gipuzkoako Foru Aldundiak mantentze lanak egin ohi ditu Gipuzkoako bizikleta-bideen sarearen instalazioetan. Instalazi horietako batzuk tunelen barruan daude, eta mantentze lanak edo konponketak egin ahal izateko ezinbestekoa da erabiltzaileen pasabidea erabat etetea.

Featured

Urretxu eta Zumarragako Santa Lutzi Feria 2021 bertan behera

COVID-19ak azken asteotan gure herrietan izandako hedapena dela eta, Urretxu eta Zumarragako Udalek erabaki dute aurtengo feria bertan behera uztea.

Featured

Egin zure proposamena GFAri

Aurten ere, azken lau urteetan egin duen moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiak herritarren proposamenak entzun eta aldundiko aurrekontuetan txertatu nahi ditu. Horretarako, Aurrekontu irekien prozesua jarri du martxan.

Prozesu horren baitan, herritarrok gure proposamenak aurkeztu ahal izango dizkiogu Aldundiari ekainaren 30etik uztailaren 25era bitartean Udaletxeko harreran edo gipuzkoa.eus/partaidetza webgunean.

Eskerrik asko aldez aurretik zure partehartzeagatik.

Featured

Udalaren gaitzespen irmoa Nafarroan jazotako hilketa matxistaren aurrean

 Urretxuko Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi du Nafarroako Murchante herrian gertatutako Gasteizko emakumearen hilketa matxistaren aurrean eta elkartasuna helarazi die biktimaren senideei eta hurbilekoei.

Featured

SEXU-ASKAPENAREN NAZIOARTEKO EGUNA ALDARRIKATZEKO MANIFESTUA

Ekainaren 28an, aurten ere, eskubideak eta bizikidetza aldarrikatzen ditugu euskal gizartearen aurrean, aniztasunetik abiatuta. 1969ko ekainaren 28an - Iaz 50. urteurrena ospatzen ari ginen - Stonewallen matxinada gertatu zenetik New Yorken, data hori egun bihurtu da lortutako lorpen guztiak aldarrikatzeko eta ikusarazteko, eta, ezinbestean, oraindik lortzeko dugun guztia nabarmentzeko izan behar du.

Featured

SAN JOAN 2021

Urte berezia izaten ari da 2021 hau ere, eta San Juanak ere halakoak izango dira gurean, bigarrengoz.

Featured

Amaitu dira Intxeneako biribilguneko lanak

Gaur egun bi mugimendu dituen lotunea biribilgune bihurtu da eta bertatik bideratu ahal izango dira mugimendu guztiak.

Urretxuko udala