Berriak
Pagoetako udal igerilekuak aurki irekiko direnez, Urretxuko Udalak langileak kontratatuko ditu ondorengo zerbitzu hauek emateko:
- Sorosleak
- Harrera, sarrera eta kontsigna zerbitzua betetzeko Atezain-laguntzaileak
Featured
Urretxuko Udalak KOZ (Kirol Orientazio Zerbitzua) zerbitzua osasun zentrora zabalduko dela jakinarazi du gaur, 12:00etan Udaletxeko atarian egindako ekitaldian. KOZ zerbitzuak gero eta handiagoa den behar bati erantzuten dio, eta horrek bizitza aktibo, osasungarri eta inklusiboa sustatzeko gizarte- eta kirol-eskaintza bat eskatzen du.
Featured
Oraingo honetan gure herria da erakusketaren protagonista. 2030 urtean Urretxu nolakoa izango den jakin nahi al duzu?
Featured
Argitaratu dira Gipuzkoako Foru Aldundiko aldizkarian Urretxuko Udaleko diru laguntzak arautzen dituzten oinarriak, hain zuzen ere Urretxuko Udalak Sustapen Soziokulturalari eta Gizarte ekimenari zuzendutako diru laguntzak, eta eskatzeko epea irekita dago.
Featured
Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.
Featured
Inaziotar Bideko Udalerrien Elkartea sortu zen Montserraten, Katalunia, Aragoi, Nafarroa, Errioxa eta Euskal Herriko 60 herri eta hiriren partaidetzarekin, eta Urola Garaiko lau udalerrietatik hiru ere elkartean daude.
Featured
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Dominguezek, datorren asteko Fitur Nazioarteko Turismo Azokan aurkeztuko diren bost atrakzio turistiko ezagutarazi ditu gaur, eskualdetako berrikuntza eta garapen agentzietako ordezkariekin batera. Aurkezpenean izan da Urretxuko alkate eta UGGASAko, eskualdeko sustapen turistikoaren arduraduna den Urola Garaiko Garapen Agentziako presidentea, Jon Luqui.
Featured
Urretxuko Udalaren araututako aparkalekuen udal zerbitzuaren Ordenantzaren aldaketaren Aurretiako Kontsulta abian da. Herritar, erakunde eta elkarteek bere iritziak helarazi ditzakete helbide elektroniko honen bidez: urretxu@urretxu.eus
Featured
Gainzuri- Convento azpieremuaren inguruko bilera egingo da azaroaren 19an, 18:30ean Udaletxean.

