Select your language

Urrelur museoa

38. Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea

38. Urrelur Mineralogia eta Paleontologia astea

Aurtengo Urrelur astea urriaren 26tik azaroaren 1era luzatuko da, baina lehenego ekintza urriaren 24an izango da, txango mineralogikoa.

Urrelur Museoak kultur astearen 38. edizioa ospatuko du berriro ere natur zientzien mundua publikoari modu atsegin eta erakargarrian hurbildu asmoz.

Museoa 1987an sortu zen gai honen inguruko ezagutza zabaltzeko helburuarekin. Gauza askoren berri ematen digute mineral eta fosilek; Lurra osatzen duten materiaz, elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz mintzatzen zaizkigu, besteak beste.

Lurraren altxorrak. Naturak batzuetan ezkutatzen diguna eta beste batzuetan modu ikusgarrian erakusten diguna. Mineralak, fosilak, harriak, ezinezko forma geologikoak...

Iazko Egitaraua  37. edizioa 2025

Select your language

Urretxuko udala