Berriak
Pasa den asteburuan jokatu dira Mingainluze lehiaketako seigarren edizioko finalerdiko saioak, umoretsu eta jendetsuak, emozioz beteak. Hogeita lau taldek hartu dute parte saio horietan, 3ko taldetan banatuta. Guzti horietatik zortzi taldek egin dute aurrera, eta datorren igandean jokatuko dute final haundia. Urtarrilaren 29an, 17:00etan. Amaieran sari banaketa ekitaldia egingo da.

Urretxu eta Zumarragako "Mintzalaguna" egitasmoko partaideak ikasturte amaierako bilkura egin zuten maiatzaren 27an, ostirala, Zelai Arizti kultur etxean. Lehiaketari dagokionez, hamabi galdera erantzun dituzte mintzalagunek, eta galdera guztiak ondo erantzun dituzten taldeen artean 100 euroko zozketa egin da. Elurra taldea suertatu da oraingoan saridun.