Lehiaketak eta bekak

Urretxu - Zumarragako pintura lehiaketaren emaitza

Urriaren 21ean jakinarazi zen Urretxu eta Zumarragako udalek 2017an antolatu duten pintura lehiaketaren emaitza, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egin zen emanaldian. Urriaren 23tik 29ra lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa bisitatu ahalko da Zelai Arizti kultur etxean, astelehenetik ostiralera 17:30 - 20:30 eta larunbat eta jaiegunetan 12:00-14:00 / 18:00- 20:00

Urriaren 17an honako epaimahai hau bildurik, Aitor Etxeberria, Luis Laskurain eta Barbara Stammel (margolariak), eta aurkeztutako 33 lanak azterturik,  eta honako sari hauek eman zituzten:

SARIAK:
- Lehehengo saria 600 €: JAIME ZAMAKOLA (Mendaro)
- Bigarren saria 450 €: AITOR RENTERIA URIARTE (Bilbo)
. Herriko onena 200 €: ROBERTO RODANES (Urretxu)

ZORIONAK!

Hemen sari banaketaren bideoa: