Urretxuko Udal Liburutegiak antolatuta, "Gazte sortzaileak" interesgunearen barruan, Unai Madinak bere liburua aurkeztu zigun, "CHARLIE SMITH Y LA ESPECIE OCULTA".
Urretxuko arte tailerrak, asteazkenetako ikastaroez gain beste ikastaro batzuk ere eskaintzen ditu, urte osorako egitarau zabala eta anitza eratuz. Ondoko artxiboan 2021 urtean izango ditugunak ikus ditzakezue.
COVID-19ak eragindako egoera ikusita eta gure bi herrien arteko gertutasun fisikoa eta harremana kontuan hartuta, Pirritx Porrotx eta Marimototsen saioa atzeratzea erabaki dugu Urretxu eta Zumarragako Udalok. Data berria: maiatzaren 29a.
2021eko urtarilaren 24an, Urretxu eta Zumarragako udalen eskutik, PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTSen la berria izango dugu Urretxuko Ederrena pilotalekuan: “Amaren intxaurrak”.
Hemen duzue berriro kultur agenda, urtarrileko ekintzekin. Modu errezean, egunez egun eta laburbilduta dituzue hilean zehar zuen eskura izango dituzuen ekintzak.
Gaur abenduak 24 “Eguberri, eguzki berri” bideoan Mari Domingi eta Olentzero badatozela ikusiko dugu. Neguko solstizioaren inguruan sortutako herri ekimena, gaur egungo egoerara moldatuta.
NAGORE AMENABARRO artistak Urrelur Urretxuko Mineral eta Fosilen Museoan “Mika” proiektua garatu duela, Gipuzkoako Foru Aldundiak deituriko “Labore” dealdiko bekadun modura.
Urteroko moduan Urretxu eta Zumarragako udalek haurrentzako Gabonetako Lehiaketak antolatu zituzten eta urteroko moduan haur, guraso eta ikastetxeen inplikazioari esker parte hartzea izugarria izan zen, ZORIONAK!