Berriak
Maiatzaren 28an Xabier Ormazabal Bekaren III. Edizioa aurkeztu zen Labeaga Aretoan. Horrez gain, eta nobedade modura, “Xabier Ormazabal Bekaren gunea” ere aurkeztu zen ekitaldian, izan ere, beka indartzen jarraitzeko xedearekin web atal propioa sortu da www.urretxu.eus webgunearen barruan.
Maiatzaren 28an Xabier Ormazabal Bekaren III. Edizioa aurkeztuko da Labeaga Aretoan. Aurtengo honetan ez da, ohikoak bihurtu diren, mendi festarik, street bulderrik edo eskalada txapelketarik izango, COVID-19aren pandemiak eta gaitzaren hedapena geldiarazteko osasun neurriak direla eta. Alabaina, ekitaldiak egon egongo dira, eta sorpresak, nobedadeak eta mendizaleak elkartzeko eta solasean egiteko parada ere bai.

