Berriak

Urretxu eta Zumarragako “Mintzalaguna” egitasmoko partaideak ikasturte erdiko bilkura egin zuten otsailaren 26an, ostirala, Gorribide elkartean. Lehiaketari dagokionez, hamar galdera erantzun dituzte mintzalagunek, eta galdera guztiak ondo erantzun dituzten taldeen artean 100 euroko zozketa egin da. Elorri taldea suertatu da oraingoan saridun.

Urretxu- Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2015-2016 ikasturteko bosgarren bilkura egingo du otsailaren 24an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan. Bilkura Zelai Arizti kultur etxean izango da. Jose Luis Otamendi idazlearen “Euri Kontuak” liburua izango dute aztergai taldekideek.

Pasa den igande arratsaldean jokatu zen Mingainluze lehiaketaren azken saioa. Zortzi talde finalistak gogo betez aritu ziren lanean; ordu eta erdi pasatxo jardun ondoren, MINGAINMOTZ taldea suertatu zen irabazle, hain zuzen ere lehiakide hauek: Eider Lesaka, Jone Etxeberria eta Sara Boukhalfa. Zorionak hiruroi. Sari banaketarekin eman zitzaion amaiera.

Urretxu- Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2015-2016 ikasturteko laugarren bilkura egingo du urtarrilaren 27an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan. Bilkura Zelai Arizti kultur etxean izango da.

Pasa den asteburuan, larunbatean eta igandean, emozioz betetako final aurrekoak jokatu ondoren, zortzi taldek lortu dute final haundirako txartela, datorren igande honetan, urtarrilaren 31n, jokatuko dena. Hitzordua, 17:00etan, Labeaga aretoan.

Orrialdea 4/4