Euskara
Euskara
Sustatzeko Ekintza Plana
Herritarrei administrazioarekiko harremanetan aitortutako hizkuntza eskubideak bermatzeko plangintza.
AGENDA
EUSKARA PLANA
16 ESPARRU
Familia, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea, administrazioa, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, kulturgintza, eta abar.
41 NEURRI
Gaur egun egiten diren ekintzei jarraipena emango zaie eta Euskalgintza Forotik datozen ekintza edo ideia berriak abian jarriko dira.
60 EKINTZA
Barruko proiekzioa eta kanpoko proiekzioa, transmisioa, kirola, informazioaren eta komunikazioaren teknologia, sentsibilizazioa eta motibazioa, eta abar.
PROGRAMA
ANTZEZLANA, MUSIKA, IKUSKIZUNA
EUSKARAREN ERABILERA ESKOLAZ KANPO
ERROTULAZIOA, IRUDIA, WEB ORRIA
EUSKARA IKASTEA, NORMALIZATZEA
IDATZIZKO HEDABIDEA SUSTATZEA
GU ERE BERTSOTAN PROGRAMA
AZKEN ALBISTEAK

23
Abe
Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz.
Gertukoa aukeratzen dugunean konfiantza aukeratzen dugu. Garena izateko aukera.

18
Abe
Euskaraldiak utzi dizkigun datuak
Euskaraldiaren bigarren edizioa amaituta, hona hemen aurtengoak utzi dizkigun datu batzuk.

03
Abe
Euskararen nazioarteko egunerako adierazpena
2020KO EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNERAKO ADIERAZPENA Euskara, aurrerabide Gizartea euskaraz biziberritzea helburu Inoiz inork pentsatuko ez zukeen eran jo gaitu gaitzak....
URRETXU ETA ZUMARRAGAKO EUSKARA
Zintzo-Mintzo Elkarteko kideok aspalditxotik genuen buruan Zumarragako eta Urretxuko euskara jasotzeko asmoa. Izan ere, duela urte batzuk toponimia lanarekin oso esperientzia ona izan genuen eta, hori horrela, berriz ere beste beka deialdi bat egitea pentsatu genuen. Izenburuak zioen bezala ("Kultura ondarea eta hizkera jasotzeko beka"), gure hizkuntza jasotzeaz gain, bertako istorio eta kontakizunak bildu nahi genituen. Ordurako batzuk jasota genituen lehen aipaturiko toponimia lanean, eta bagenekien altxor handia geneukala esku artean.
URRETXUKO ETA ZUMARRAGAKO AHOTSAK
Urretxuko eta Zumarragako Udalek eta Badihardugu euskara elkarteak hitzarmena izenpetu zuten 2011. urtean herriko hizkera eta ahozko ondarea biltzeko. Proiektu honen barruan, herriko hainbat lagun elkarrizketatu dira Urretxuko eta Zumarragako hizkera eta ahozko ondarea biltzeko asmoz. Grabazioak bideoz egin dira.