Ekitaldiak

  • Hasten da: 15.12.2024 17:00
    "Jon gazteak ez daki beldurra zer den, beraz, haren aitak aholku zentzuduna eman dio, behin eta berriro zer ote den azaltzen saiatu ondoren: goxo-goxo bizi den etxea utzita, beldurraren bila abiatzea. Hasteko Jonek sorgin batekin egingo du topo, eta hark gaztelu sorgindu batera bisitan joatea gomendatuko dio; bertan hiru egun ematea lortzen badu, gaztelua sorginkeriaz libre geratuko da eta “gaztelutik kanporatutako” erregeak bere alabarekin ezkontzen utziko dio. Hala, Jonek hauei guztiei egingo die aurre: maitagarriegia den mamu bati, pirata ezpatari bati, kapadun banpiro bati; horrez gain, saskibaloian arituko da burua galdu duen digante batekin eta hiru buruko deabru baten hiru buruekin eztabaidan ere bai. Ipuin hau Grimm anaien klasiko bat da eta hauxe adierazi nahi digu: beldurra zer den ez badakizu, adorea ere ez duzu ezagutuko. Psikologo ausart batek liberatzeaz ere hitz egiten duela esango luke, helduarora heltzeaz, “habia”tik abiatzeaz. Ez dugu horrenbesteraino heldu nahi, ez da hori gure asmoa. Umeek ondo pasatzea da gure helburua, eta hartu nahi dugun uzta hauxe da: barre pilo bat!"
1 1213 eu events294816c415378514c14d5430386fee2b

Urretxuko udala