Kultura - Gaztedia

AGENDA

  • Jasokundeko Andre Mariaren Jaieguna (15.08.2018 11:00)
    11:00 Meza Nagusia. Hasieran, ohikoa den legez, herriko dantzariek Ezpata-dantza egingo dute Jasokundeko Andre Mariaren parrokian. 12:15 Ohorezko Aurreskua.
  • Musika Hamabostaldi Ibiltaria (25.08.2018)
    Ignaziotar Ibilbidean Musika Hamabostaldiak egingo duen bigarren txangoa, Azkoitiako Aizpurutxo auzoa eta Urretxuko udalerria arteko pasealdi atsegina izango da. Urretxura iritsi aurretik Zumarragako Etxeberri auzoan egingo da geldialdia, bertan Joxe Agustin Elorza eta Iñaki Larrañaga trikitilariak izango direlarik. Aurtengo txangoan musikak aparteko garrantzia izango du; izan ere ibilbidea Iparragirre Plazan, Urretxuko koplariaren omenezko estatua dagoen tokian amaituko da. Hantxe Goiargi abesbatzak Iparragirreren hainbat abesti abestuko ditu eta Iparragirre erraldoia eta Iratzarri dultzaineroak ere ibiltariekin egongo dira. Egitaraua: Irteeera oinez: 10:00. Aurregeldialdia Etxeberrin: 11:30. Urretxun Iparragirreri omenaldia (Iparragirre plazan): 12:00.
  • Helduentzako Antzerkia: Al dente (Euskaraz) - Sally eta Pirelli (05.10.2018 22:30)
    Al-Dente Zirko-Teatro obra garaikidea da. Konpainia espainiar-alemaniar horrek menu komikoa eskainiko digu hitz gutxirekin, zuzeneko musikarekin eta akzio askorekin osatua. Sally + Pirelli bost izarreko clownak lapikoaren aurrean jartzen direnean, kaosa eta entretenimendua ziurtatuta daude: kutxillo jaurtiketa eta platerrekin malabareak egiteaz gain, guda desternillantea izaten dute sukaldean. Al Dente historia poetikoa da aurkakoak diren bi pertsonajeren inguruan, baina aldi berean elkarren osagarriak direnak, gatza eta piperra bezalaxe.

AZKEN ALBISTEAK

“Jai haundi” izeneko irudiak irabazi du jaietako egitarauaren azala lehiaketa
19
Uzt

“Jai haundi” izeneko irudiak irabazi du jaietako egitarauaren azala lehiaketa

Uztilailaren 10ean honako kide hauez osatutako epaimahakoa bildu zen: Mikel Ruiz (artista) Maialen Fidalgo (Presidenta de la Comisión de promoción...

“Jai haundi” izeneko irudiak irabazi du jaietako egitarauaren azala lehiaketa
19
Uzt

“Jai haundi” izeneko irudiak irabazi du jaietako egitarauaren azala lehiaketa

Uztilailaren 10ean honako kide hauez osatutako epaimahakoa bildu zen: Mikel Ruiz (artista) Maialen Fidalgo (Presidenta de la Comisión de promoción...

Urretxu eta Zumarragako lore sariketako irabazleak
13
Uzt

Urretxu eta Zumarragako lore sariketako irabazleak

Uztailaren 13an ezagutu ditugu aurtengo lore sariketaren irabazleak. Aktan ikusi daitezke sarituen izenak.

asociaciones.jpg

ELKARTEAK

Filatelia, numismatika, antzerkia, argazkilaritza, bertsoa, zinema, musika, perkusioa, abesbatza, artisautza, eskulana, dultzaina, dantza, kultura, euskal historia, txistua, eta abar.

Animatu zaitez eta hartu parte gure elkarteetan!

KULTUR ETXEA

Urretxuko Kultur Etxeak herriaren onurarako diren herriko elkarteei hainbat ekitaldi (bilerak, aurkezpenak, prentsaurrekoak...) antolatu ahal izateko aukera ematen die.
kulturetxe_hasiera.jpg
urrelur_hasiera_2.jpg

URRELUR MUSEOA

Urretxuko Urrelur Museoak estatu mailan mineral eta fosil erakusketa garrantzitsu eta handienetakoa da. Lurra osatzen duen materiaz, elementu kimikoez eta munduaren bilakaeraz mintzatzen zaizkigu, besteak beste.

JUAN DE LIZARAZU ERAKUSKETA GELA

Juan de Lizarazu Erakusketa Gelak urtean zehar hainbat pintura eta eskultura erakusketa izaten ditu. Gela honetan erakusketa egin ahal izateko dagokion eskaera orria bete eta Udaletxean aurkeztu behar duzu. Era berean aurkeztu nahi duzunaren lagin bat (8 – 10 argazki) ere erantsi.

lizarazu_hasiera.jpg
Labeaga-Fachada_tx.jpg

LABEAGA ARETOA

353 lagunentzako edukiera duela, Urretxuko Labeaga Aretoak Batzordeak antolatutako eta herritarrei zuzendutako hamaika ekitaldi hartzen du. Era berean, helburu bera duten ekitaldietarako elkarteei zein gizabanakoei ere erreserba egiteko aukera eskaintzen zaie.

Labeaga Aretoa erabilera anitzeko zentroa da non, batik bat arte eszenikoak (antzerkia eta dantza), musika eta zinea programatzen diren, baita ikus-entzunezkoa eta era guztietako ekitaldiak ere.

GAZTE BIDEAN

Aisialdi hezitzaile baterako gune berria eta doakoa; 12-17 urte bitarteko gazteei zuzendua.

Bi hezitzaile diplomatu ditu; sozializatzeko, jendea ezagutzeko eta arlo zabal batean jarduerak egiteko aukera eskaintzen die gazteei.

Urretxu eta Zumarragako udalek kudeatzen dute zerbitzua.

gaztebidean_hasiera.jpg
urretxuko-aterpetxea--santa-barbara_4776921932_o_tx.jpg

SANTA BARBARA ATERPEA

Ermitaren ondoan dago aterpetxea, guztiz eraberritutako eraikinean. Talde, familia edo norbanakoentzako zerbitzu ugari ematen ditu. Lo egiteko oheak, gela irisgarriak. Gosaldu, bazkaldu edo afaltzeko jatetxea. Menu aukera zabala. Aisialdi eskaintza, tailerrak. Mendi ibilaldietarako abiapuntu edo helmuga ezin hobea.
Deskribapena
20.000 liburu, 1200 bideo, 600 CD y 100 CD-Rom inguru dauzkagu.
Zerbitzuak
Intereseko beste datu batzuk
Liburutegiko bazkide izateko
Ordutegia eta kontaktu datuak
liburutegia_2.jpg

JAIAK ETA FERIAK

Urretxuko jaiak irailaren erdialdera ospatzen ditugu. Horrez gain, ezin ditugu ahaztu udalerrian egiten diren azokak.

fiestas_ferias.jpg