Elkarteak

Argazki Elkartea

Argazkilaritzarekin zerikusia duten era guztietako jarduerak sustatzea, baita hainbat lehiaketa ere urtean zehar

Zine Klub Butak21 uz

Herrian zinea hedatzea, hainbat film ez komertzial eta alternatibo proiektatzea

Goiargi Abesbatza uz

Abesbatza honek kontzertuak emateaz gain beste musika jarduera batzuk ere sustatzen ditu, udazkeneko musika zikloa, esaterako

Goierri Kirol elkartea

Kirol elkarte honek sail ugari ditu kirola sustatzen dihardutenak (saskibaloia, areto-futbola, pilota, mendizaletasuna, arrantza…)

Kalegorrian Urretxu kultur elkartea

Talde honek kultur jarduerak sustatzen ditu, musikari lotuak batik bat, formatu txikian eta aire zabalean

Lekaio kultur elkartea

Euskal kultura bere adierazpide guztietan aniztea, Euskal Herriko historiarekin zerikusia duen guztia nabarmentzeaz gainera

Haur eta guraso elkartea

Helburuak: haurren hazkuntza eta hezkuntzaren inguurko gogoetak elkartrukatzeko bilgunea.

Urretxu-Zumarragako Gazte Asanblada

Helburu nagusiak gazteen promozioa, gizarte integrazioa eta entretenimendua dira.

Urretxuko udala