Tokiko Ekintza Plana

Tokiko Agenda 21 Udalerriaren Plan Estrategikoa garatzeko dokumentua da. Udalerriko ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen politikak integratzen ditu irizpide iraunkorrak erabiliz. Ordezkari politikoek, udaleko langile teknikoek, eragileek eta hiritarrek parte hartu eta erabaki adostuak hartu ostean sortzen da.

Kudeaketa-tresna hau ez da loteslea eta “XXI. Mendean Garapen Iraunkorra izateko Programa Orokorretik” abiatuta sortu zen. Aipatu programa “Ingurumenari eta Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Konferentzian” –1992ko ekainean Rio de Janeiron- kokatuta dago.

Udal-proiektua Tokiko Agenda 21 udal-proiektua da eta udalerrian aplikatzeko pentsatua dago. Oso garrantzitsua da udalen zeregina hautematea, organo kudeatzaileak diren neurrian. Tokiko Ekintza Planaren definizio eta garapen praktikorako oinarri modura udal- eta hiritar-estrategia ezartzeaz arduratuko dira..

Tokiko Agenda 21ek hurrengo helburuak ditu

  • Ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren aldagaiak aztertu ostean, udal-errealitatea ezagutzea, egiazko arazoak ezagutzeko eta udal­‑kudeaketaren arrakasta ziurtatzeko.
  • Ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik udal-kudeaketa hobetzea, udalerriaren diagnostiko integralaren ondorioz sortutako gomendioak aplikatu ondoren.
  • Udalerrirako eta biztanleentzat etorkizunerako eredurik egokiena definitzea: ordezkari politikoak, udal-langile teknikoak, eragileak eta hiritarrak, oro har.
  • Etorkizunerako eredua praktikan jarri eta lortzea Ekintza Programak definituz, ezarriz eta abian jarriz. Programa horiek guztiek Tokiko Ekintza Plana edo Egiturazko Udal Plana osatzen dute. Udal-kudeaketaren hobekuntza etengabea eta, beraz, udalerriaren bizi-kalitate hobea lortzea.

Ekintza Plana eta ebaluazioa

Urretxu Agenda 21 ebaluazioren infografia.pdf
Popular 285.31 KB 110
24/05/2017 02:00:00