Aniztasuna

Image
Urretxun bizi diren errealitate anitzen islada da atal hau.
Herrian bizikidetza sustatzeko eta bertan bizi garen errealitate ezberdinen arteko elkarbizitza ahalik eta aberasgarriena izan dadin, Aniztasun eta Bizikidetza Plana garatu du Udalak.
Plan horrek biltzen digu:
aniztasuna

UBG HARRERA ESKOLA

Udalaren ekimen hau Euskal Herritik kanpo jaio diren adin nagusiko bizilagunei zuzendua dago, Urretxuko eta Urola Garaia eskualdeko gizartearen, historiaren, aukera eta baliabideen inguruko ezagutza haundiagoa izan nahi dutenentzat, alegia.

Kanpotik Urretxura bizitzera iritsi berri direnentzat harrera ikastaroa. Ikastaro honen helburua etorri berriek herritar gisa dauzkaten eskubide eta betebeharren berri ematea da, herriko baliabide, zerbitzu, eta kultura ezagutzearekin batera.

Bi fasetan banatzen da:
01

Teorikoa

40 orduko hitzaldi, bertako zerbitzuetako ordezkariekin (Osakidetza, Lanbide, etab.)
02

Praktikoa

Herriko elkarte bateko kide izateko aukera eskaintzen zaie partehartzaileei.
Image

ANIZTASUN ETA BIZIKIDETZA MAHAIA

Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaia, aniztasuna oinarri hartuta, herriko bizikidetza kontuak jorratzen dituen mahai bat da.

Parte hartzea du oinarri, eta gai ezberdinen inguruan hausnartzeaz gain, bizikidetza hobetuko duten proposamen ezberdinak luzatzea du helburu.

Gizarteak eboluzionatzen duen moduan, mahaiak ere eboluzionatzen du, eta hala egiten dute bertatik kudeatzen diren proiektuek ere. Hala, proiektu laburrak daude, epe laburrean daude sortu eta desagertzen direnak, eta egonkorragoak direnak. Hala nola:
Image

ZURRUMURRUEN AURKAKO SAREA

ZER GARA?
Hainbat eragile sozial eta instituzionalek osaturiko sarea gara, gizarte eraldaketarako estrategia bat aurrera eramateko, giza eskubideen eta kulturartekotasunaren aldeko eta arrazakeriaren aurkako ikuspegitik.

ZERTARAKO?
Estereoti po, aurreiritzi eta zurrumurruak sortu eta irauteko prozesua aztertu eta hausnartzea, eta aurrez aurreko komunikaziorako trebetasunak hartzea.

PARTE HARTU!
Zurrumurruen Kontrako Udal Estrategiako kide izango zara, hots, immigrazioa, babesa eta kultur aniztasunari buruzko zurrumurru faltsuak indargabetzeko asmodun sentsibilizazio-ekimeneko kide.

Urretxuko udala