Berriak

Aurten ere oso giro onean ospatu zen San Martin Jaia. Musika, dantza, jolasak, odolki dastaketa... Eta ospakizunen barruan, urteroko moduan, 2 urdaiazpikoen zozketa egin zen.

Hauek izan ziren zenbaki irabazleak: 656 eta 720. ZORIONAK!

"Marraztea ezagutzea da" John Berger

Figuraren marrazkia lantzeko tailerra. Anatomia, mugimendua, argia eta itzalak....

Aurten Labeaga aretoan egingo dugu lan, figuraren argiztapena eta dramatizazioa lantzeko. Materiala, bakoitzaren gustora. Arkatzak, lumak, boligrafoak, akuarela...

2016ean UGGASAk 4 udalen partehartze eta Foru Aldundiaren laguntzarekin Eskualdeko Plan Energetikoa garatu zuen. Gaur egun, plan horretan jasotako hainbat ekintza exekutatzen ari gara eta azarotik aurrera, Aholkularitza Energetiko zerbitzua martxan jarriko dugu eskualdeko herritarrrei energiaren inguruko zalantzak argitze aldera.