Image
URRETXUKO
INFORMAZIO ENERGETIKOA
Hemen zure udalak bere ekipamenduetan eta argiteri publikoan egiten duen kontsumo energetikoaren bilakaerari buruzko informazioa aurkitu dezakezu
Energia ataria

Urretxuko energia atariak udalerriko eraikin publikoen energia kontsumo datuak biltzen ditu webgune baten bitartez. Horrela, udal-eraikinen energia-kontsumoa ezagutarazi eta energia-eraginkortasunaren arloan hartzen diren neurrien emaitzak kuantifikatu ahal dira. Web orria etengabe elikatzen da fakturazio energetiko datuen bitartez, Informazio eta Komunikazio Teknologietan oinarritutako plataforma baten bidez. Plataforma honekin, Udalak fakturazio energetikoa kontrolatu, horniduren kontratazioa kudeatu eta optimizatu eta baita eraikinen eta argi-koadroen portaera energetikoa aztertu dezake.

Energia-atariak, eraikin bakoitzaren energia-kontsumoak modu errazean ikusteaz gain, herritarrak zentzuzko energia erabilera izan dezaten sentsibilizatzea ere du helburu, bai udal-ekipamenduetan erabiltzaile gisa (kiroldegia, kultura-zentroa, etab.), bai haien etxeetan egiten duten kontsumoan.

Azkenik, aipatu behar da, portalean Udalaren energia-kontsumoa beste udalerri batzuenarekin alderatzen dela eta hainbat datu interesgarri ematen da, adibidez, egindako kontsumoagatik atmosferara zenbat CO2 isuri den.
Image
URRETXUKO
ENERGIA PLANA
Udalak energia eraginkortasuna hobetzeko egin behar dituen ekintzak eta planteatutako helburuak lortzeko gauzatu beharreko estrategiak.
Azken urte hauetan Euskal Autonomia Erkidegoak estrategia ezberdinak baliatuz energia arloan ekintza ugari egin ditu. Berrienak, Euskadiko Energia Estrategia 2030 eta Klima Aldaketaren Euskal Estrategia 2050 dira. Estrategia hauek Europak energia arloan dituen helburuak betetzeko landu dira. 2019an, aldiz, Euskadiko Energia Estrategiko 2030 helburuak betetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoaren 4/2019 Legea argitaratu zen. Lege honek energia eraginkortasuneko, energia aurrezteko eta sektore publikoan zein pribatuan energia berriztagarriak sustatzeko eta ezartzeko neurriak bultzatzen ditu.

Urretxuko Udalak 2019 urteko Jasangarritasun Energetikoko legeak adierazten dituen neurriak betetzeko energia plan bat egin du. Energia planaren oinarria udaletxeko energia kontsumoen eta isurien bilakaera aztertzea da eta pixkanaka eraginkortasun energetikoa hobetzea. Gainera, 4/2019ko lege honetan azaltzen diren helburuekiko udala zein egoeratan dagoen aztertzen da. Horretaz gain, Udalak energia eraginkortasuna hobetzeko egin behar dituen ekintzak eta planteatutako helburuak lortzeko gauzatu beharreko estrategiak azaltzen dira.

Urretxuko udala