Jaiak eta Feriak

Azoka Gernikako Arbola plazan ostegunero izaten da. Fruta, barazkia, ogia, gazta, arropa etabar.

Udaberria

Udaberriko igande batez egiten da eta eskualdeko lore saltzaile eta zaletuak biltzen dira honen inguruan Gernikako arbola plazan. Taller didaktikoak ere izaten dira.

Abendua

Gaur egun Urretxu eta Zumarragan ospatzen da eta feria guneak erabat lotzen ditu bi herriak. Era guztietako produktuak aurki daitezke eta milaka bisitari hurbiltzen dira urtero lehenengo orduetatik kaleak betez.

Otsaila / Martxoa

Euskal Herriko beste leku askotan bezelaxe, Urretxun ere ospatzen dira Ihauteri jaiak. Ostirala izaten da egunik garrantzitsuena ikastetxetan. Mozorro jantziek festa giro alaia jartzen dute gure kaleetan. Garrantzi handikoa da Lurra dantza taldeak urtero egiten duen Euskal Herriko Inauteriaren antezpena inauterietako larunbata goizean.

Ekaina

Aspalditik ospatzen da Urretxun San Juan gaua eta eguna, udako solstizioa. Ekainaren 23an, gauean, ohitura zaharrari eutsiz, urretxuarrek dantza egiten dute suaren inguruan; ekainaren 24an erromeria izaten da Santa Barbarako ermita inguruan. 1893az geroztik egiten da erromeri hori, ermitan berrikuntza garrantzitsua egin zen urtea hain zuzen ere. 

Uztaila

Geltokietako bizilagunek (Urolako eta Renfeko geltokietakoek) ospatzen dute egun hori, Urretxu eta Zumarragako bizilagunak biltzen dituen jaia. Uztailaren 10ean egiten da.

Iraila

Urretxuar talde batek 1959an sortua. Euskaltasuna eta euskal kulturaren alarrikapen jaia da. Nahiz eta erasoak jaso dituen, bizirik dirau eta urretuxarren erabateko atxikimendua du. 2010ean 50 urte bete zituen jai honek.

Urretxuko udala