Berriak

Urretxuko udala Urola Garaia eskualdea osatzen duten beste udalekin eta Uggasa garapen agentziarekin batera energia mahaia bat osatzen dute. Bertan energia inguruko erabakiak hartzen dira eta horretako bat Eskualdeko Energia Iraunkorreko Plana sortzea izan da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Urretxuko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, zure etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailerra antolatu du urriaren 18an, 18:30etan, Kultur etxean.

Zuhaitzek klima aldaketaren aurrean betetzen duten paper garrantzitsua ezagutzeko aukera duzu. 

Zatoz Urretxuko zuhaitzak ezagutzera naturan aditua den gida baten eskutik, irailaren 29an, ostirala, arratsaldeko 18:30etan, Gernikako Arbola Plazara.

Izena emateko deitu 943725829 telefonora.

Bisita doakoa da eta ordubeteko iraupena izango du.

 

Europako Batzordeak 2023ko kanpainarako aukeratu duen gaia “Eraginkortasun energetikoa” da, eta horretarako eta hurrengo urteetarako leloa “Konbinatu eta mugitu!” izango da.

5 km baino gutxiagoko joan-etorriak oinez edo bizikletaz egin daitezke, gehienez 30 minutuan. Energia aurrezteko eta osasun fisiko eta mentala hobetzeko aukera ematen du horrek.

UROLA GARAIAn posible da! Hartu bizikleta, kontsultatu “Urola Garaia bizikletaren erabiltzaileentzako gida” eta Bizi ibili.


Eskuratu gida: Bizikleta erabiltzaileen gida UG (uggasa.eus)

Behin herriko bide guztiak garbituta, berriz ere Auzobusa zerbitzua martxan da. Dena dela, elurtea dela eta, arratsaldean zehar etenaldiak izan daitezke.

Barkatu eragozpenak

1 orria 11 orritik

Urretxuko udala