Zalantzarik gabe Urretxuko harri bitxi artistikoa, hala alor arkitektonikoan nola eskultorikoan.
Hainbat estilo hartzen ditu, baina bereziki erromanista (errenazentista), XVI. mende erdialdeko egurrezko kupulan nabaria dena, Gipuzkoa osoan bere mailako elizetan bakarra. Ganga hori Juan de Lizarazu eskultore, arkitekto eta artista urretxuarrak diseinatu zuen. Eskulturari dagokionez, aipatzekoak dira Domingo Mendiaratz eta Araoz eskultoreek egindako erretaulak.
Toursko San Martin gure eskualdearen eraikuntza-mota bereizgarriaren adierazle berezia da, Zumarragako Antioko Ama Birjinaren baselizarekin batera. Eraikuntza-tipologia horrek harria eta egurra oinarri ditu, eta oraindik ere hainbat lekutan topa dezakegu.
Erdi Arokoa da (ziurrenik herria sortu zenekoa), eta XVI. mendean zehar hartu zuen fisonomia bereizi hori. Hurrengo mendeetan berrikuntza gehiago jasan zituen, esaterako: XVIII. mendean dorrearen eraiki zen, eta 1861ean absidearen eraitsi zuten, Azkoitiko errepidea eraikitzeko.
Egitura soilak eta trinkoak, besteak beste, pentsarazten digu herria sortu zenean defentsarako ere erabiltzen zela, bertan elizkizunak egiteaz gain. Era berean, XVII. mendera arte gutxi gorabehera, zenbait jarduera sozial eraman zituzten aurrera baselizaren inguruan. Horrek guztiak izaera balioaniztuna ematen zion, mendeetan aurrera funtzioak galtzen joan bazen ere.
Fatxada soilekoa da, eta barnealdean harmonian daude estilo errenazentistak eta gotikoak. Barrokoaren zantzuak ere antzeman daitezke, eta horren adierazgarria da ganga egurrez egin izana.
Iparraguirre Plaza, 20700 - UrretxuOrdutegia eta informazioaParrokia: 673718967 | 943721849