Herrigunetik kanpo, Irimo mendi-magalean landa-jauregi bat dago, Ipeñarrietarren etxe-jauregia, hain zuzen ere. Cristobal de Ipeñarrieta jaunak eraikitzeko agindu zuen 1605ean, familiaren baserri zaharraren eta xumearen aldamenean.
Oinplano angeluzuzeneko eraikina da, eta erditik eskailerak irteten dira. Horren inguruan logelak daude antolatuta. Dekorazioari dagokionez, jauregiko bi solairuak gainontzeko jauregien soiltasun bera mantentzen dute.
Nobleen solairuak Carrarako marmol zuriz egindako ezkutu familiarrak ditu, lema honekin: "Soli deo honor et gloria".