Instalazioak

Eguneko zentroa

Eguneko arreta-zerbitzua da, eta urteko egun guztietan dago irekita (12/25ean eta 01/01ean izan ezik), 10:30etik 20:00etara.

Mendekotasuna baloratzeko baremoaren arabera mendetasun gradua aitortuta duten 65 urtetik gorako pertsonentzat.

Erabiltzaileak asteko egun guztietan joan daitezke (modalitate jarraitua) edo astelehenetik ostiralera (lanegunak). Horretarako, Gurutze Gorriarekin egokitutako garraioa du, hala eskatuz gero.

Helburuak

Erabiltzaileak beren ohiko ingurunean egon daitezen bultzatzea, beren autonomiari eusten lagunduz, eta, era berean, haiek zaintzeaz eta artatzeaz arduratzen diren pertsonei orientazioa eta laguntza ematea.
Ildo horretan, Eguneko Zentroak erabiltzaile bakoitzaren ahalmenak garatzea sustatzen du, kide erabilgarri, aktibo eta gizarteak balioetsiaren estatusa lor dezan. Hori Pertsonan Oinarritutako Plangintzarekin lortzen da.

Zerbitzuak

  • AVD guztiak egiten laguntzea eta dutxa astean bitan hartzea.
  • Mantenu zerbitzua eskaintzen da, hau da, bazkaria, askaria eta afaria. Eskaintzen den menuaren nutrizio-oreka bermatzeko, aholkularitza dugu.
  • Jarduera-plan bat eskaintzen da, alde batetik, erabiltzaileen gaitasun kognitiboak hobetzeko, materialak pertsona bakoitzari egokituz, eta, bestetik, erabiltzaileen aisialdian entretenitzeko eta laguntzeko. Horretarako, besteak beste, material hauek ditugu: fitxak, tabletak, arbelak, proiektagailua, telebista adimendunak...

Kontaktua

  • Urretxuko “Santa Barbara” Eguneko Zentroa Urretxuko Elizalde kaleko 2. zenbakian dago.
  • Bidali mezu elektroniko bat helbidera Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • 943 532091 telefonora deituz

 

Urretxuko udala