Schwarzenbruck udalerria 22,21 km2-ko azaleran zehar hedatzen da eta Frankonia Erdialdea (Mittelfranken) eskualde administratiboari eta Nurenberg Distrituari dagokie, Bavierako estatu federatuan, Alemaniako hego-ekialdean.
Herri hauek hartzen ditu barnean: Schwarzenbruck, Gsteinach eta Ochenbruck, Rummelsberg (1971z geroztik), Altenthann, Lindelburg eta Pfeifferhütte (1972az geroztik).
Alemaniako bigarren eskualde populatuenean dago kokatuta; zortzi milatik gora biztanle ditu, eta 380 biztanleko dentsitatea kilometro karratuko.
Antzina, kokaleku estrategikoa izan zen Nurenberg hiriko merkataritza bidean. Bertako kalak eta ibai-haranek ingurune hobezina osatzen dute aisiarako…