Irimoko magalean ibilbideak

Ibilbide 5: Lizarriturri

Santa Barbara (aterpetxea) -Lizarriturri -Kurutzeta -Trekutz -Santa Barbara (aterpetxea)

Desnibela: 225 m
Distantzia: 5,76 Km

Santa Barbara baselizaren ondotik abiatuko gara errepidean behera Ipenarrieta jauregi eta Aikur Erle Museoaren azpi aldetik Santa Krutzeko bidegurutzeraino. Bihurgune horretan ezkerrera, Nebera aldera, hotelaren gainaldetik doan pista zabala hartuko dugu. Pauso lasaian, aldapatxoari aurre eginez, berehala iritsiko gara. Añadiegiko inguruetara. Goian Muntegitxikiko baso-borda; behean. Berriz, Etxaburu eta Larreagako baserriak. Neberaoa utzi eta eskubitik Beaingo bideari helduko diogu oraingoan.

Arriaundiko sakona eta Ertsolegiko hegia atzean lagako ditugu eta Barrutisakonetik irtenda, laster izango ditugu begi aurrean Beaingo baserriak. Leku ederra honakoa inguruko parajeez gozatzeko.

Etxe ondoko bidean emango ditugu hurrengo pausoak Esparruko inguruetara iritsi arte.  Hemen, ezkerrera eta gora egiten duenari segiko diogu, Tortoa eta Neberaaldeko pagadiraino.

Berriro ezkerrera eginez aurrera jarraituko dugu eta, Txabolaldeko bihurgunean eskuinera hartuz, Neberagainara iritsiko gara. Bertan dira guneari izena ematen dioten elurzuloak. (Inguruan arduraz jokatzea komeni da, abeltzaintza-sailetan gabiltza eta).

Neberako toponimo-harriari kasu eginda, goraka dan mendi-bideari jarraitu eta ezkerrera hartuz, Lizarriturrietako inguruetara iritsiko gara. Hango iturriko ura probatu gabe ez alde egin. Segi behera Iturraundiko hegira. Bidegurutzean ezkerrera egin Lizartxoetako bordarantz eta Arkaitzaldeko bihurgunerantz. Bertan dugu aterpetxea.

 

Urretxuko udala