Santa Barbara (aterpetxea) -Iturraundi -Arbeleta -Nebera -Santa Barbara (aterpetxea)
Desnibela: 395 mDistantzia: 6,82 km
Aterpetxe ondotik abiatuko gara Irimoko gailurrera, Arbeletara eramango gaituen beste bidetik. Agerreko bidea utzi era goraka doan pista zabala hartuko dugu, Arkaitzaldera, Lizartxoetarako etxolara era Iturraundiko hegira iritsi arte.
Ezkerretik Irimorako bide luzeari jarraituko diogu. Aitzakiarik gabeko bidea, aldapena leuna, oinezkoentzat aproposa. Berehala, Iturraundiko ubidea eta iturria. Aurreraxeago, Sasiolako eta Arkaitzetako parajeak Eskuineko bihurgunean gora segiko dugu Asarizuloetaraino. Lizarriturriko baso-bidea utzi eta zuzen jarraitzea litzateke. Urkietan, toponimo-harriak Kurutzerako ematen digun aldea ezagutu eta jarraitu bide zabalari, Alokaitzetaraino.
Utzi kurutzetako bidea eta hartu ezkerrekoa Bastanixtazabaleko gaina arte. Goian eskuinera egin eta, sakonetik irtetean, Arrizuri eta Arbeleta gailurretara iritsiko gara. Egin tartetxoa eta gozatu begi-bistakoa.
Ondoren Kurutzea dugu pare-parean. Behera doan bidezidorrari segi eta, Urkieta pasa ondoren, Lizarriturrira helduko gara. Egilehorrak, mahaiak, iturria, leku polita egonalditxo bat egiteko.
Txangoa iturriaren gaineko bidexkatik Neberara doa. Hortxe dira lekuari izena ematen dioten elurzuloak. Hemen beherakoa, Santa Krutzeko bideari jarraituz, berehala ezagutuko dugu Tortoarako bidegurutzean dagoen Txabolaldea. Utzi ezkerrekoa eta segi behera Añadiegiko bihurguneraino. Utzi Beaingoa hurrengorako eta segi behera, laster izango dugu begi bistan Santa Kutz Hotela.
Errepidean sartutakoan ekin eskuin aldera, bertako etxe ondotik. Aikur Erle Museoa lehenengo, Ipenarrietako jauregia ondoren eta, txangoaren helmuga amaieran, aterpetxea ditugu.