Santa Barbara (aterpetxea) -Trekutz -Nebera -Santa Barbara (aterpetxea)
Desnibela: 170 mDistantzia: 7,19 Km
Santa Barbaratik, aterpetxe ondotik abiatuko gara, Trekutzeraino eramango gaituen bidetik. (Gune horretaraino eman beharreko pausuak ikus 1.IBILALDIAN).
Trekutzera iritsitakoan mendiaren magalari jarraitzen dion basoko pista hartuko dugu. Etxola pasa ondoren, iturria dugu parez pare. Hemendik eta helmugara bitarteko bidea hein handi batean basoan egingo dugu. Bide zoragarria, batez ere uda partean, laiotza da eta. Iturririk aurrera 500 bat metro egin eta Laarregiko sailetan sartuko gara. (Berriro ere zeharkatuko dugu Antzuolak eta Urretxuk Irimogaineko Mugarrisakonetik behera Urola ibairaino inguruetan duen herri arteko muga).
Bi kilometroko ibilbidearen ondoren, Neberako zabalera iritsiko gara. Aspaldidanik, elur zuloak direla eta, hain ezaguna den gunea. Gune honetan alde batera edo bestera egin daiteke, bai gora baita behera ere; aukera ezberdinak baitaude. Oraingoan Santa Barbarako noranzkoari jarraituko diogu, Arantzesiko bidegurutzera iristeko. Handik berehala helduko gara aterpetxera, nahiz Arkaitzaldetik, nahiz Ipenarrietatik joan, bertan baitago.