Iraila
Urretxuko herriak irailean ospatzen ditu santu honen omenezko jai nagusiak, bere gorpuzkinak Urretxun baitaude. Garai batean San Martinen omenez egiten ziren jai nagusiak, baina 1674 urtean Nekolalde kardenalak martiriaren gorpuzkinak Jativatik Urretxura ekarri zituenetik.
Santa Anastasia jaiak indarra hartzen joan ziren, eta egun herriko jai nagusiak dira. Ikuskizunez betetako jaiegunak dira, eta herri osoak hartzen du bertan parte; aipatzekoa da Euskal Jaia eta herriko koadrilek egindako karrozen ibilaldia. Irailaren hirugarren asteburuan izaten dira.