Feriak eta azokak

Santa Lutzi

Abendua

Gaur egun Urretxu eta Zumarragan ospatzen da eta feria guneak erabat lotzen ditu bi herriak. Era guztietako produktuak aurki daitezke eta milaka bisitari hurbiltzen dira urtero lehenengo orduetatik kaleak betez.

Gainera ohiko sariketez gain, ez dira faltako, ardo azoka, musika, herri kirolak, pilota partiduak, argazki rallya eta artzain txakur erakustaldiak.

Salmenta onak eta giro aparta Santa Lutzitan

Herri Kirol jaialdia Santa Lutzitan
Idi probak Santa Lutzitan


Bereziki aipatzekoa da “Manuel Ruiz” Errioxako Arabako urteko ardoaren lehiaketa eta Urretxun egiten dela urteko ardo gaztearen lehen dastaketa.

Zalantzarik gabe, abenduaren 13koa Urretxuko feria garrantzitsuena da, bai produktu eta saltzaile kopuruagatik, baita guregana hurbiltzen den bisitari kopuruagatik ere. Urretxun 1727an hasi zen feria arrakasta momentuak eta ez hain momentu onak ezagutu ditu, baina gaur egun bere ibilbide luzeko etapa onenetako batean dago.


2018ko Santa Lutzi feriako informazioa

Feriak eta azokak

Irudi-galeriak

Urretxuko udala