Lehiaketak eta bekak
Pintura lehiaketa Urretxu-Zumarraga 2026
Pintura lehiaketaren 31. Edizioa dugu aurtengoa. Sormena eta adierazpen artistikoa sustatzea, talentua saritzea eta artista berriei aukerak eskaintzea ditu helburu nagusiak.
Aipatu moduan, lehiaketa 1989an jarri zen martxan eta garai hartan urtero egiten zen; denborarekin ordea, ikusi zen kalitatezko lanak jaso, aztertu eta herritarrei erakusteko ere denbora behar zela, eta beraz, egokiagoa zela lehiaketa bi urtero egitea. Hala, lanak jaso eta sariak emateaz gain, aurkeztutako margo lanak Zelai Arizti aretoan egongo dira ikusgai, urriaren 20tik 31ra, bertaratzen diren guztiek ikusteko eta gozatzeko aukera izan dezaten.
Lanak aurkezteko epea: irailaren 1etik 19ra.
Hona hemen oinarriak informazio guztiarekin
| XXXI PINTURA LEHIAKETA 2026 oinarriak.pdf Popular 177.84 KB 19 | 13/06/2026 11:03:37 |

