* Emaitzak hemen
O I N A R R I A K
1.- PARTAIDEAK: Nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte lehiaketa honetan.
2.- GAIA ETA TEKNIKA: Lanaren gaia eta egiteko modua egilearen aukeran egongo dira.
3.- LANAK: Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Behin lanak aurkeztu eta gero ezingo dira jaso Epaimahaiak bere erabakia hartu arte.
4.- FORMATUA: Pintura lanen neurria gehienez 130 x 97 cm-koa izango da, beti ere euskarri gogorrean.
5.- IDENTIFIKAZIOA: Lanak egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik gabe aurkeztuko dira (ez dira onartuko sinatuta datozenak), atzealdean lanaren lema adieraziz. Lanarekin batera eta kartazal itxi batean egilearen datu guztiak, telefono zenbakia, helbide elektronikoa (baldin eta erabiltzen bada), N.A.ren fotokopia eta lema adieraziko dira. Kanpoaldean berriro azalduko da lema hori.
6.- AURKEZPENA: Lanak eskuan ekarri nahiz postaz bidaliko dira, 2024ko irailaren 2tik 13ra, ASTELEHENETIK OSTIRALERA 10:00-14:00 / 16:30-20:30 ETA LARUNBATETAN 10:00-13:00, honako helbide honetara:
* Aizpurunea kultur etxea.- XXX. Pintura Lehiaketa.- 20.700 URRETXU
7.- SARIAK: Honako sari hauek banatuko dira:
1. saria : 800 €
2. saria : 600 €
3. Herriko lan onenari: 300 €
8.- Sariak eman gabe utz daitezke, Epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek behar duten kalitaterik ez badute.
9.- EPAIMAHAIA: Epaimahaia antolatzaileek izendatuko dute eta bere erabakia aldaezina izango da.
10.- ERABAKIA HARTZEA: Epaimahaiaren erabakia sari banaketaren egunean jakinaraziko da, urriaren 4an Juan de Lizarazu erakusketa aretoan, 18,00etan. Bi udaletako web orritan ere azalduko da. www.urretxu.eus / www.zumarraga.eus / www.zelaiarizti.eus
11.- SARITUTAKO LANAK: Saritutako lanak antolatzaileen esku geratuko dira, eta argitaratu edo erakusteko eskubidea izango dute, beti ere egilearen izena aipatuz.
12.- ERAKUSKETA: Aurkeztutako lanak edo hauen artean Epaimahaiak aukeratzen dituenak urriaren 4tik 13ra erakutsiko dira, Urretxuko Juan de Lizarazu erakusketa aretoan.
13.- LANAK JASOTZEKO EPEA: Saritu gabeko lanak jasotzeko epea azaroaren urriaren 18tik 26ra izango da, Urretxuko Aizpurunea kultur etxean.
14.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek guztiz onartzea dakar berekin. Oinarri hauetan agertu gabeko edozein ustekabetan antolatzaileek hartuko dute erabakia. Lanak ondo zaintzeko ahaleginak egingo dira; dena den, antolatzaileen errurik gabe lanen batek okerrik izanez gero, antolatzaileek ez dute horren erantzukizunik hartuko.
Oinarriak
OINARRIAK BASES CONCURSO PINTURA LEHIAKETA 2024 URRETXU ZUMARRAGA.pdf
Popular
119.38 KB 43454
09/05/2024 12:29:02
OINARRIAK BASES CONCURSO PINTURA LEHIAKETA 2024 URRETXU ZUMARRAGA.pdf
Popular 119.38 KB 43454 |
09/05/2024 12:29:02 |