Lehiaketak eta bekak

Iparragirre Sariak 2023

Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek  NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIA 2023 lehiaketarako deia egiten dute, ondorengo oinarri hauen arabera:

O I N A R R I A K

 1.-Euskaraz zein gazteleraz, honako arlo hauek izango dira: Narratiba //Poesia//Bertso paperak

 2.-Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, bi lan aurkez ditzake hizkuntza eta arlo bakoitzeko; gaia librea izango da.

3.-Lanak eskuan ekarri nahiz postaz bidal daitezke, 2023ko irailaren 29ko 20:00ak baino lehen, honako helbide hauetara:

Ohiko korreoa:

* Aizpurunea kultur etxea.- Iparragirre Sariak 2023.- Jauregi kalea, 19.- 20700 URRETXU

* Zelai Arizti kultur etxea.- Iparragirre Sariak 2023.- Legazpi kalea, 7.-20700  - ZUMARRAGA

Posta bulegoko zigiluan lehen aipatutako edo lehenagoko data daramaten lan guztiak onartuko dira.

 4.‑Lanek inoiz argitaratu gabeak, beste lehiaketaren batean saritu gabeak edo saritutako lanen bati aldaketarik egin gabekoak izan beharko dute; hiru kopia aurkeztu beharko dira, idazmakinaz edo ordenagailuz, bi espaziotan eta folio edo DIN A-4 neurrian, alde batetik bakarrik idatzita.

 5.-Lanen luzera:

Narratiba: 6 eta 12 orri artekoa.//Poesia:  200 lerrotik gora.//Bertso paperak: 16 urte arte, gutxienez 6 bertso eta gehienez 10//16 urtetik gora, gutxienez 8 bertso eta gehienez 12

* Oharra: sorta zein doinutan egin den garbi adierazi.

 6.-Egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik gabe aurkeztuko dira lanak. Lanarekin batera kartazal itxi batean lehiakidearen datu pertsonalak, N.A.Naren fotokopia, telefonoa eta helbide elektronikoa adieraziko dira. Kartazalaren gainean eta lanaren hasieran izenburua jarriko da.

7.-Hizkuntza eta arlo bakoitzean sari bakarra izango da:

Narratiba euskaraz: 650 €// Narratiba erderaz: 650 €//Poesia euskaraz: 650 €//Poesia erderaz: 650 €//Bertso paperak, 2 maila:  16 urte arte, 150 €// 16 urtetik gora, 650 €

 8.-Kulturan gaitua den epaimahai batek erabakiko du lan sarituak zeintzuk diren.

 9.-Epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez dutela irizten badio.

 10.‑ Erakunde antolatzaileek, saritutako lanak argitaratu egingo dituzte liburu formatuan, edizio komertzial batean, ISBN erregistroarekin, bakarka edo liburu batean bilduta. Saritutako egileek erakunde antolatzaileei uzten dizkiete lehen edizioaren eskubideak. Saritutako egileek beraien lana agertzen den liburuaren 20na ale jasoko dituzte.

 11.- Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketaren data eta lekua, bi udaletako web orrialdeetan azalduko da 2023ko abenduan.

www.zumarraga.eus//www.urretxu.eus

 12.‑Baldintza hauetan zalantzarik balego, hautaketa egin duen epaimahaiaren iritzia izango da nagusi, eta horren erabakia apelaezina izango da.

13.-Argitaratu gabeko lanen babeserako, epaimahaiaren erabakia argitaratzen denean, saritu gabeko lanak deuseztu egingo dira.

14.‑Lehiaketa honetan parte hartzeak, baldintza hauek goitik behera onartzea dakar berekin.


Dokumentua

Iparragirre Sariak 2023 oinarriak eus.pdf
Popular 80.1 KB 490
18/02/2023 12:48:58

Urretxuko udala