* EMAITZAK HEMEN
O I N A R R I A K
* Berri honetako irudia 2019ko lehiaketako 1 saria helduena, Sebastian Navarrete
AURKEZPENA: Irailaren 22ko arratsaldeko 2ak arte.
OBRAK LEHIAKETARA AURKEZTEA: Pertsona bakoitzak bilduma bakarra -6 argazki- aurkeztu ahal izango ditu. Lanak JPG formatuan bidaliko dira, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera. Lanak bidaltzeko mezu elektronikan, egilearen hainbat datu adieraziko dira, hala nola izen-abizenak, adina, herria, telefono-zenbakia. Mezu elektronikoa jaso izanaren baieztapena bidaliko da, hura jaso dela frogatzearren. Argazkiak edita daitezke. Artxiboa BEREIZMEN TXIKIAN bidali beharko da. Formatu horizontala badu, alde handienak gehienez 1024 pixel edukiko ditu, eta formatu bertikala badu, 768 pixel. Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, eta argazkiak inprimatzeko asmoarekin, artxibo digitala BEREIZMEN HANDIAN aurkezteko eskatuko die antolakuntzak irabazleei.
EPAIMAHAIA: Gutxienez hiru pertsona izango dira, argazkigintzan ospe handikoak.
EPAIMAHAIAREN IRIZPIDEAK: Argazkiaren kalitatea eta gai aniztasuna balioetsiko ditu.
ERABAKIA ETA SARI BANAKETA: Erabakia hartzeko saioa eta sari banaketa jendaurrean egingo dira. Erabakia hartzeko saioa 2022ko urriaren 1ean izango da, goizeko 11etan, Urretxuko kultur etxean. Sari banaketaren ekitaldia, berriz, 2022ko urriaren 7an, Urretxuko Udaletxean, arratsaldeko 7etan.
SARIAK: Honako sari hauek izango dira:
- Argazki onenari:
|
200 € eta garaikurra
|
- Bigarren argazki onenari:
|
150 €
|
- Hirugarren argazki onenari:
|
125 €
|
- Herriko argazki onenari:
|
100 € eta garaikurra
|
- Gaztetxoen argazki onenari:
- Gaztetxoen bigarren argazki onenari:
- Gaztetxoen hirugarren argazki onenari:
|
50 €.
30 €.
20 €.
|
Bide batez, aurkeztutako argazkiak 2023ko Santa Anastasia Jaietako egitarauan erabili daitezke.
OHARRA: inork ezingo du sari bat baino gehiago eskuratu
Argazki lehiaketan parte hartzen duenak goitik behera onartzen ditu oinarri hauek. Oinarriotan jaso gabeko gorabehera oro antolatzaileek erabakiko dute. Sariren bat irabazitako lanak antolatzaileen esku geratuko dira. Lan guztien erabilera eta erreprodukzio eskubidea beretzat erreserbatuko dute antolatzaileek, lanen jatorria aipatuz beti ere.
ARGIBIDEREN BAT NAHI IZANEZ GERO, EDO INFORMAZIO ZABALAGOA, URRETXUKO KULTUR ETXEAREKIN JARRI BEHAR DA HARREMANETAN. Tel.: 943 03 80 88
Oinarriak deskargatu
Oinarriak SANTA ANASTASIA VI. ARGAZKI LEHIAKETA.pdf
Popular
299.28 KB 523
04/08/2022 15:28:06
Oinarriak SANTA ANASTASIA VI. ARGAZKI LEHIAKETA.pdf
Popular 299.28 KB 523 |
04/08/2022 15:28:06 |