Uztilailaren 11an honako kide hauez osatutako epaimahakoa bildu zen:
- Mikel Ruiz (artista)
- Iñaki Mendizabal (udal arkitektoa)
- Jon Luqui (alkatea)
Kontutan izanda Urretxuko Udalaren facebookean eta uztailaren 9ko jai batzordean egindako bozketen emaitzak, aurkeztutako 13 lanak aztertu eta gero honako hau erabakitzen dute: Leire Arregi Vicente arrasatearraren "Plazara atera, dantzan eitera" lana saritzea.
Kultur etxean egindako sari banaketan, irabazleak 300 euroko saria jaso zuen. Zorionak! Aurkeztutako lanak kultur etxean bertan ikusi ahal dira irailaren 27a arte. Eskerrik asko parte hartu duten guztiei.