EMAITZAK HEMEN
O I N A R R I A K
PARTAIDEAK: Nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.
Kategoriak: haurrak, 16 urte barne, eta helduak.
GAIA: 2023ko Santa Anastasial Jaiak (sei argazki bildumako). Jai egitarauko ekitaldi guztiak izan daitezke argazkitarako gaia.
* Berri honetako irudia 2022 ko lehiaketako 1 saria helduena, Iker Gutierrez. Bildumatik hartuta.
AURKEZPENA: Irailaren 20ko 14:00ak arte.
OBRAK LEHIAKETARA AURKEZTEA: Pertsona bakoitzak bilduma bakarra -6 argazki- aurkeztu ahal izango du. Lanak JPG formatuan bidaliko dira,
Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, eta argazkiak inprimatzeko asmoarekin, artxibo digitala BEREIZMEN HANDIAN aurkezteko eskatuko die antolakuntzak irabazleei.
EPAIMAHAIA: Gutxienez hiru pertsona izango dira, argazkigintzan ospe handikoak.
EPAIMAHAIAREN IRIZPIDEAK: Argazkien kalitatea eta gai aniztasuna balioetsiko ditu.
ERABAKIA HARTZEA: Erabakia hartzeko saioa eta sari banaketa jendaurrean egingo dira. Erabakia hartzeko saioa 2023ko irailaren 30ean izango da, 11:00etan Urretxuko kultur etxean.
SARI BANAKETA: Sari banaketaren ekitaldia, 2023ko urriaren 6an, Urretxuko udaletxean, 19:00etan.
SARIAK: Honako sari hauek izango dira:
- Argazki bilduma onenari: 200 € eta garaikurra.
- Bigarren bilduma onenari: 150 € eta diploma.
- Hirugarren bilduma onenari: 125 € eta diploma.
- Gaztetxoen argazki onenari: 50 € eta diploma.
- Gaztetxoen bigarren argazki onenari: 30 € eta diploma.
- Gaztetxoen hirugarren argazki onenari: 20 € eta diploma.
Bide batez, argazki saridunak edo argazki aukeratu batzuk erabiliko dira 2024ko Santa Anastasia Jaietako egitarauan eta egingo den erakusketan.
OHARRAK: Inork ezingo du sari bat baino gehiago eskuratu.
Argazki lehiaketan parte hartzen duenak goitik behera onartzen ditu oinarri hauek. Oinarriotan jaso gabeko gorabehera oro antolatzaileek erabakiko dute.
Sariren bat irabazitako bildumak antolatzaileen esku geratuko dira. Lan guztien erabilera eta erreprodukzio eskubidea beretzat erreserbatuko dute antolatzaileek, lanen jatorria aipatuz beti ere.
ARGIBIDEREN BAT NAHI IZANEZ GERO, EDO INFORMAZIO ZABALAGOA, URRETXUKO KULTUR ETXEAREKIN JARRI BEHAR DA HARREMANETAN. Tel.: 943 03.80.88.
Oinarriak deskargatu Oinarriak argazki lehiaketa Sta Anastasia 23 eus.pdf
Popular 110.47 KB 9 06/09/2023 13:47:24
Oinarriak argazki lehiaketa Sta Anastasia 23 eus.pdf Popular 110.47 KB 9 | 06/09/2023 13:47:24 |