O I N A R R I A K
* Berri honetako irudia 2018ko lehiaketako 1 saria helduena, Carlos de Cos
AURKEZPENA: Irailaren 25eko arratsaldeko 2ak arte.
OBRAK LEHIAKETARA AURKEZTEA: Pertsona bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Lanak JPG formatuan bidaliko dira,
EPAIMAHAIA: Gutxienez hiru pertsona izango dira, argazkigintzan ospe handikoak.
EPAIMAHAIAREN IRIZPIDEAK: Argazki onena baloratuko da, eta egile berak ezingo du saria jaso behin baino gehiagotan.
ERABAKIA ETA SARI BANAKETA: Erabakia hartzeko saioa eta sari banaketa jendaurrean egingo dira. Erabakia hartzeko saioa 2019ko irailaren 28an izango da, eguerdiko 11etan, Urretxuko Kultur Etxean. Sari banaketaren ekitaldia, berriz, 2019ko urriaren 4an, Urretxuko Udaletxean, arratsaldeko 7etan.
SARIAK: Honako sari hauek izango dira:
- Argazki onenari: | 200 € eta garaikurra |
- Bigarren argazki onenari: | 150 € |
- Hirugarren argazki onenari: | 125 € |
- Herriko argazki onenari: | 100 € eta garaikurra |
- Gaztetxoen argazki onenari: - Gaztetxoen bigarren argazki onenari: - Gaztetxoen hirugarren argazki onenari: | 50 €. 30 €. 20 €. |
Bide batez, aurkeztutako argazkiak 2020ko Santa Anastasia Jaietako egitarauan erabili daitezke.
Argazki lehiaketan parte hartzen duenak goitik behera onartzen ditu oinarri hauek. Oinarriotan jaso gabeko gorabehera oro antolatzaileek erabakiko dute. Sariren bat irabazitako lanak antolatzaileen esku geratuko dira. Lan guztien erabilera eta erreprodukzio eskubidea beretzat erreserbatuko dute antolatzaileek, lanen jatorria aipatuz beti ere.
ARGIBIDEREN BAT NAHI IZANEZ GERO, EDO INFORMAZIO ZABALAGOA, URRETXUKO KULTUR ETXEAREKIN JARRI BEHAR DA HARREMANETAN. Tel.: 943 03 80 88
Oinarriak deskargatu 2019 SANTA ANASTASIA oinarriak bases.pdf
Popular 273.01 KB 17 26/07/2019 18:20:23
2019 SANTA ANASTASIA oinarriak bases.pdf Popular 273.01 KB 17 | 26/07/2019 18:20:23 |