OINARRIAK
PARTAIDEAK: Nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.
KATEGORIAK: haurrak (16 urte arte), eta helduak.
GAIA: mineralak eta fosilak, 2018ko azaroaren 2, 3 eta 4ko Urrelur astearen programazio barruan.
AURKEZPENA: azaroaren 7ko arratsaldeko 2ak arte.
OBRAK LEHIAKETARA AURKEZTEA: Pertsona bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango du. Lanak JPG formatuan bidaliko dira, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera. Lanak bidaltzeko mezu elektronikoan, egilearen datuak adieraziko dira, hala nola izen-abizenak, adina, herria, telefono-zenbakia.
- Mezu elektronikoa jaso izanaren baieztapena bidaliko da, hura jaso dela frogatzearren.
- Argazkiak edita daitezke.
- Artxiboa BEREIZMEN TXIKIAN bidali beharko da (alde handienak 1024 pixel edukiko ditu eta formatu bertikala badu 768 pixel).
- Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, eta argazkiak inprimatzeko asmoarekin, artxibo digitala BEREIZMEN HANDIAN aurkezteko eskatuko die antolakuntzak irabazleei.
EPAIMAHAIA: argazkigintzan ospe handiko pertsonak izango dira.
EPAIMAHAIAREN IRIZPIDEAK: Argazki onena baloratuko da, eta egile berak ezingo du saria jaso behin baino gehiagotan.
ERABAKIA ETA SARI BANAKETA: Erabakia hartzeko saioa eta sari banaketa jendaurrean egingo dira. Erabakia hartzeko saioa 2018ko azaroaren 16an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Urretxuko Kultur Etxean. Sari banaketaren ekitaldia, berriz, 2018ko azaroaren 23an, Urretxuko Udaletxean, arratsaldeko 19:00etan.
SARIAK: Honako sari hauek izango dira:
- Argazki onenari: 150 €
- Bigarren argazki onenari: 100 €
- Herriko argazki onenari: 100 €
- Gaztetxoen argazki onenari: 50 € eta mineral bat
- Gaztetxoen bigarren argazki onenari: 30 € eta mineral bat
Bide batez, aurkeztutako argazkiak 2019ko Urrelur asteko egitarauan erabili ahal izango dira.
Argazki lehiaketan parte hartzen duenak goitik behera onartzen ditu oinarri hauek. Oinarriotan jaso gabeko gorabehera oro antolatzaileek erabakiko dute. Sariren bat irabazitako lanak latzaileen esku geratuko dira. Lan guztien erabilera eta erreprodukzio eskubidea beretzat erreserbatuko dute antolatzaileek, lanen jatorria aipatuz beti ere.
ARGIBIDEREN BAT NAHI IZANEZ GERO, EDO INFORMAZIO ZABALAGOA, URRETXUKO KULTUR ETXEAREKIN JARRI BEHAR DA HARREMANETAN. Tel.: 943 03 80 88
Dokumentua:
URRELUR II. ARGAZKI LEHIAKETA OINARRIAK 2018.pdf
Popular 294.9 KB 1705 |
19/10/2018 19:30:21 |