Berriak
Pasa den larunbatean jokatu zen Trebezia Lehiaketako finala Labeaga aretoan. Lehiaketa hau herriko ikastetxeetako haurrei zuzendurik egon da eta erantzun oso ona izan du, ehundaka gaztetxo izan baitira parte hartu dutenak. Larunbateko finalean, izena emandako ia 60 talderen arteko 24 onenak izan ziren lehian nor baino nor eta azkenean, hainbat proba egin ostean, “Piratak” taldea (Zigor Torquemada, Ibai Izagirre, Danel Taboada) izan zen nagusi, puntuaketa estu joan bazen ere.
Aurrera doa Trebezia Lehiaketa arrakastatsuaren zortzigarren edizioa, eta kanporaketa guztiak jokatu ostean, erabaki da dagoeneko zein talde arituko diren datorren otsailaren 8ko final handian. Pasa den larunbatean inoizko kanporaketa saiorik jendetsuena jokatu zen Labeaga aretoan, eta behin talde guztiak oholtzatik pasa ostean, finalean parte hartuko duten taldeak zein izango diren ezaguna da.

