Instalazioak

Parke Bio-osasungarria

Ekipamendu honetan zortzi makina daude zirkuitu lineal bat eratuz, erabiltzaileek gorputz atal desberdinak sendotu ditzaten: besoak, hankak, gerria eta orokorrean artikulazio eta muskulu nagusi guztiak. "Helburua da jendeak ariketa aire zabalean egitea, bizitza osasuntsua eta zahartze aktiboa sustatzea".

Parke Bio-osasungarri hau Arterpearen / Eguneko Zentroaren ondoan dago kokatuta, eta bertako makina desberdinak, erabiltzailearen egoera fisikoa edozein izanda ere, ondoen egokitzen den intentsitatera egokituta, guztiok ariketa egiteko diseinatuta daude. Gainera, makina horietako bi desgaitasunen bat dutenek ere erabili ahal izateko egokitu dira. Makina horiek aukera ematen diete erabiltzaileei bakarka nahiz taldean ariketa egiteko, sendotu nahi duten gorputz atalaren arabera, baita euren zirkuitua egiteko ere, askoz ere entrenamendu osatuagoa nahi izanez gero.

Urretxuko udala